2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

2015eko azaroaren 12a, eguena.

     Gaurko egunean, ebaluaketa irizpideen inguruan aritu gara. Irakasleak ebaluaketaren zein portzentai geratuko den gure esku erabakitzeko aukera eman digu, izan ere, ikasleon artean ebaluatuko ditugu Blog-ak. Denbora luzez horren inguruan hitz egin ondoren, ez gara akordio batera heldu, eta hurrengo egunerako pentsatuta izatea erabaki dugu. Horretaz gain, bakoitzaren aurkezpen txiki bat egin dugu, gure izena, adina, ikt-en inguruko esperientziak eta gradu hau zergatik aukeratu dugun argudiatuz, irakasleak ikus zezan jende aurrean zelan aritzen ginen.

    Esan dezaket, klase honen ondoren oso motibatuta sentitu naizela, izan ere, ikt-ak betidanik izan dira nire interesekoak eta normalean nahiko trebea izaten nahiz. Uste dut, irakasle berri honekin klaseak entretenigarriagoak eta dinamikoagoak izango direla, baita ikt-en inguruan gehiago ikasi ahal izango dudala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina