2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

2015eko azaroaren 13a, barikua.

Gaurko klasean gauza askoren inguruan hitz egin dugu.

Lehenik eta behin Telefonikak egindako bideo bat ikusi dugu, non Espainan gailu elektronikoen inguruan dagoen erabilpenen ehunekoak agertzen ziren. Bideoa ikusi ondoren, horren inguruko iritziak partekatu ditugu, esaterako, arrigarria iruditu zaigu beste herrialde batzuekin konparatuz, hala nola, alemania eta amerikako estatu batuak, gailu elektronikoen erabilerari dagokionez Espainia horien gainetik egotea, nahiz eta haiekin konparatuz maila ekonomikoa baxuagoa izan.

Gero, big bang data terminoari buruz hitz egin dugu, horretarako, hiruko taldeak egin eta talde bakoitzeko drive bat sortu dugu bakoitzak bilatutako informazio bertan plazaratzeko. denbora izan dugu aurkitutako informazioa ondo antolatzeko eta irakaslea ikustera gonbidatzeko. Horretaz gain, hirukote batek aurkitutako informazioa azaldu digu eta horri laguntzeko aurkitu duten bideo bat erakutsi digute.

Horren ostean, sare sozialen erabilpenak ekar ditzakeen arriskuen inguruan aritu gara, bideo batzuk ikusi ditugu horretarako. Bideo horiek pentsarazi egin digute zergatik sare sozialetan gure bizitza partekatzen dugun eguneroko bizitzan jende aurrean egiten ez badugu. Horrekin batera, identitate digitala kontzeptua agertu da, guk interneten utzitako datuekin sortutako “profila”, alegia. Hori frogatzeko, gure izen abizenak sartu ditugu google-n ikusteko bakoitzak zein informazio mota utzi duen sarean, eta hortaz, besteek zer ikus dezaketen.

IDENTITATE DIGITALARI BURUZKO GALDERAK

  1. Zer da identitate digitala? Azaldu bere aspektuak

Identitate digitala guk interneten utzitako datuekin sortutako profila da, sarera igotako mezuen, argazkien, bideoen eta informazioen multzoa.

  1. Pentsa ezazu zer irudi ematen duzun Interneten. (erabiltzen dituzun aplikazioak, horietan daukazun perfila, publikatzen duzuna, bidaltzen dituzun mezuak eta abar). Zure irudi egokia islatzen duzu?

Egia esan, ez dut inoiz pentsatu sare sozialak erabiltzean transmititzen dudan irudian. Normalean erabiltzen ditudan aplikazioak Twitter, Facebook, Instagram eta Snapchat izaten dira, baina, gehienbat lagunak egiten dutena ikusi eta irakurtzeko erabiltzen dut, eta ez nire bizitza bertan kontatzeko. batzuetan egiten ditudan gauzei buruz idazten dut, edota leku batera joan eta bertan argazkiren bat ateratzekotan bertara igotzen dut, baina, gutxitan izaten da. Beraz, uste dut irudi egokia islatzen dudala, ez dudalako nire bizitza ez den zeozer bertan plazaratzen, gauza arruntei buruz idazten dut.

  1. Zure identitate digitala bizitza normalean daukazunarekin bat dator?

Uste dut bat datozela, izan ere, lehen aipatu dudan moduan, ez dut sare sozialak askotan erabiltzen, kontuak irekita daude, baina, gehienbat besteek egindakoa ikusteko eta irakurtzeko erabiltzen ditut. Eta normalean zeozer eskegitzen badut niri bizitza normalarekin bat datorren zeozerri buruzkoa izaten da.

  1. Zure identitate digitalak kezkatzen zaitu?

Gaurko klasera arte ez zen kezkatzen ninduen gauzetariko bat egia esan, baina, ikusitako bideoek asko pentsarazi naute besteek nigan izan dezaketen irudiaren inguruan nik eskegitako gauzak direla eta. Hala ere, interneten eta sare sozialetan egiten dudan erabilpena ikusita, uste dut lasai egon naitekeela, ez baitut ezer arrarorik igotzen.

  1. Eskolan identitate digitala landu beharko genuke? Zergatik? Nola?

Bai, uste dut oso garrantzitsua dela txikitatik horrelako gauzak erakustea, batez ere, haurrek ez dakitelako ordenagailuan ibiltzeak dakartzan arriskuei buruz eta inkontzienteki aritzen dira. Beraz, geroz eta lehenago hasi identitate digitala lantzen eskoletan, orduan eta arazo gehiago ekidin ahal izango dira nagusitzen doazen heinean. 

Klase honek asko pentsarazo dit interneten erabilerak dakartzan arriskuei buruz, ni normalean nahiko kontzienteki iniltzen naiz sarean zehar, baina, badirudi inoiz ez gaudela seguru eta beti dagoela zeozer ikasteko. Uste dut, gaur egungo gazteak ez direla kontziente gauza hauei buruz, eta guk etorkizuneko irakasle moduan ezinbestekoa deritzot holako gauzak jakin eta ikasleekin txikitatik lantzea, nagusitzen doazenean ustekaberik ez izateko, izan ere, nerabe askoren kasuak agertu dira albisteetan jendearekin hitz egin eta horiek bahitu izatea, edota arroparik gabeko argazkiak lortzea, eta hori ekiditzea ere gure esku egon liteke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina