2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

2015eko azaroaren 19a, eguena

    Gaurko klasea PBL-ari (Problem Based Learning) buruz aritu gara, gure hizkuntzan Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza deritzoguna. Hori zer den, horri esker zer lortzen den eta metodología hori erabiltzeak dakartzan onurak zeintzuk diren hobeto ulertzeko pdf bat irakurri dugu, “Que dicen los estudios sobre el Aprendizaje Basado en Poyectos”, alegia. Dokumentua irakurri ondoren, metodologia honen bitartez zer lortzen den eztabaidatu dugu klasea, bakoitzak uste zuena adieraziz. Gehien bat, hauek izan dira aipatutako puntuak:

  •        Autonomia garatzen da.
  •     Motibazioa pizten da, lana beraien interesetatik hasten delako.
  •     Aurkezpenak lantzen dituzte.
  •     Kontzeptuak hobeto barneratzen dituzte, ez dituztelako buruz ikasten, landu egiten dituztelako.
  •     Eguneroko erronkei aurre egitea lortzen dute.
  •   Lan taldean aritzen direnez, besteen ideiak entzun eta kritikak jasotzen dituzte, beraien arteko harremana sustatuz.
  •    Taldekide bakoitzaren gaitasun pertsonalak ezagutzen ikasten dute. 
  •    Irakasleekin haremana hobetzen dute, ez delako betiko autoritatearen irudia, laguntzailea da.
  •    Estresa gutxitzen da, ebaluatzen dena ez delako azkeneko emaitza, prozesu bat baizik.
  •    Denbora kudeatzen ikasten dute.
  •    Zeharkako gaiak lantzen dituzte.


   Horren ondoren, 3-4 pertsonako taldeak egin eta Drive bat egin dugu PBL-an oinarritutako proiektu bat garatzeko. Horretarako, hiru puntu jarraitu ditugu, alde batetik, adina zehaztu, hau da, proiektua nori bideratuta egongo den zehaztea, bestetik, ziklo horretara dagokion curriculum-a irakurri eta Drivean jartzea. Azkenik, proiektua garatu curriculumean adierazitako eduki multzoak kontuan hartuz eta jorratuko dugun gaia kontuan hartuz. Erabakitako gaia bideo edizioa izan da.


   Uste dut oso metodologia eraginkorra dela, ikusi ahal izan dugunez dakartzan onurak asko baitira. Egia da, gaur egungo irakasleak ez dutela metodología hau erabiltzen, lan handia suposatzen duelako, baina, gure eskura dago gu etorkizuneko irakasle moduan nola funtzionatzen duen jakiteak eta praktikan jartzea, gure benetako helburua ikasleak ikas dezaten bada. Horretaz gain, uste dut gaur egun askotan kritikatzen dugula gaur egungo hezkunzta sistema, beraz, irakasteko modu honekin, etorkizunean gauzak alda ditzakegula deritzot.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina