2015(e)ko abenduaren 24(a), osteguna

AZKEN ASTEA

Azken bi egunetan gauza bera egin dugunez, dena batera sarrera batean jartzea erabaki dut. 

Lanaren azken partea bideoa montatu eta horren aurkezpena egitea zenez, bideoen aurkezpenekin hasi ginen ostegunean. Horretaz gain, ostiralean, falta ziren aurkezpenak egin baino lehen Blogen eta irakaslearen ebaluazioak egin ditugu. 

Irakasgaiari dagokionez, esan dezaket asko ikasi dudala, bai bideo edizioari, bai sare sozialen arriskuei dagokienez. Bestetik, Blogen ebaluazioari dagokionez, uste dut nahiko ondo egon direla, hala ere, uste dut hasiera batean ez zirela zehaztu zer zen Blogean ebaluatuko zena, hori dela eta, galderak, nire Bloga eta besteen Blogak ikusterakoan falta ziren zenbait gauza nabari izan ditut. Gehienbat galderak itxuraren aldekoak zirenez, ebaluazioa nahiko subjetiboa izan dela uste dut, eta hortaz, baliteke guztiz zuzena ez izatea. 

Laburbilduz, lau hilabete honetan gehien ikasi dudan irakasgaia dela esan dezaket, baita motibagarriena ere. Eta etorkizunari begira erabilgarriak izango diren zenbait gauza ikusi ditudan ustean nago. 

2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

2015eko abenduaren 11, barikua.

Gaur bideoa montatzeari ekin diogu, irakaslearekin hitz egin ondoren, Adobe Premier programa erabili ordez, nire ordenagailuan daukadan Final Cut programa erabiltzea erabaki dugu.

Ez nuen inoiz programa hori erabili, baina, esan beharra daukat oso ona eta erabiltzeko erraza dela, eta bideoa klasean montatzen hasi eta bukatzeko gai izan garela.

2015eko abenduaren 10a, eguena.

     Gaurko egunean, hasieran bi kidek klasean gaur egun arte egin dugun guztia azaltzera atera dira. Horren ondoren, jendeak Adobe Premier Pro programa deskargatu du ordenagailuan, horretarako ezinbestekoa zen portatilak gelara eramatea. Nik ez dut programa deskargatu behar izan, ordenagailuan neukalako. 

     Behin programak izanda, zenbait karpeta sortu ditugu bideo montatzeko behar izango dugun guztia sartzeko (argazkiak, bideoak, abestiak...), horretarako, nire taldeko bakoitzak bere story board-ean marraztutako hitu egoeretarako beharrezko guztia deskargatu du. 
      
      Gaurko egunean egin beharrekoari nolabaiteko forma ikusten hasi naiz, ez baitnekien nola editatuko genuen bideo bat ezer grabatu gabe bat-batean pentsatutako gai bati buruz.

2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

2015eko azaroaren 27a, barikua

     Gaurko egunean, Jokin Lacalleren bisita izan dugu klasean. Hasieran, robotikaren inguruko aurkezpen bat egin digu, eta gero praktika bat egin dugu binaka. Praktika hori egirteko ordenagailua beharrezkoa zen, baita berak utzitako "kit" bat ere. Helburua honako hau zen: ordenagailuari USB baten bidez plaka konektatzea, eta plaka horri "kit"-aren barruan zegoen LED-a konektatzea, ondoren, webgune baten bitartez LED hori programatu behar zen bera bakarrik piztu eta amatatzeko. Zoritxarrez, nire ordenagailuak ez zuen plaka antzematen ezta Jokinen laguntzarekin, beraz, ezin izan dut praktika ondo egin, nahiz eta programazioa ondo eginda egon. 

      Uste dut oso garrantzitsua dela horrelako gaiak unibertsitatean lantzea, zenbait eskoletan irakasgai bat delako, eta uste dudalako etorkizunean gero eta eskola gehiago izango direla horrelakoak lantzen arituko direnak. Nik praktikak egin nituen ikastolan, esaterako, irakasgai hori ematen zen ingelesez, baina, kurtsoaren azken hilabeteetan ematen zenez ez dut aukerarik nola lantzen den ikusteko.

2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

2015eko azaroaren 20a, barikua

Gaurko egunean pasadan eguneko taldeetan jarri gara lanarekin jarraitzeko. Denbora izan dugu pentsatzeko nola garatuko dugun gure proiektua. Zailena, curriculum-ak zehaztutako eduki multzoak kontuan hartzea denez, bi taldek beren proiektua aurkeztu die klaseari, guztion artean zehaztu ahal izateko nola jorra ditzaketen zenbait eduki aukeratutako gaiarekin lotuta.

Horren ostean, gure taldeak lanarekin jarraitu du, eta apalategi bat egitea erabaki dugu. Apalategia egiten duten bitartean, prozesua grabatu egingo dute eta amaieran grabatutako prozesu osoa bideo batean batuko dute, gero beste ikasleei eta gurasoei aurkezteko.

Azkenean, komiki moduan, bideoan zer agertuko litzatekeen adierazteko esan digu irakasleak. Ez dugunez denbora nahikorik izan, hurrengo egunerako bukatuta izatea eskatu digu.


Uste dut hariketa hau oso baliagarria izan dela metodologiaren praktikotasuna bilatzeko, baita nola erabiltzen den jakiteko. Uste genuen oso zaila izango zela curriculumak zehazten dituen edukiak gai batean sartzea, baina, konturatu naiz edozein edukitik zeozer atera daitekeela eta PBL batean modu praktiko batean lantzea.

2015eko azaroaren 19a, eguena

    Gaurko klasea PBL-ari (Problem Based Learning) buruz aritu gara, gure hizkuntzan Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza deritzoguna. Hori zer den, horri esker zer lortzen den eta metodología hori erabiltzeak dakartzan onurak zeintzuk diren hobeto ulertzeko pdf bat irakurri dugu, “Que dicen los estudios sobre el Aprendizaje Basado en Poyectos”, alegia. Dokumentua irakurri ondoren, metodologia honen bitartez zer lortzen den eztabaidatu dugu klasea, bakoitzak uste zuena adieraziz. Gehien bat, hauek izan dira aipatutako puntuak:

  •        Autonomia garatzen da.
  •     Motibazioa pizten da, lana beraien interesetatik hasten delako.
  •     Aurkezpenak lantzen dituzte.
  •     Kontzeptuak hobeto barneratzen dituzte, ez dituztelako buruz ikasten, landu egiten dituztelako.
  •     Eguneroko erronkei aurre egitea lortzen dute.
  •   Lan taldean aritzen direnez, besteen ideiak entzun eta kritikak jasotzen dituzte, beraien arteko harremana sustatuz.
  •    Taldekide bakoitzaren gaitasun pertsonalak ezagutzen ikasten dute. 
  •    Irakasleekin haremana hobetzen dute, ez delako betiko autoritatearen irudia, laguntzailea da.
  •    Estresa gutxitzen da, ebaluatzen dena ez delako azkeneko emaitza, prozesu bat baizik.
  •    Denbora kudeatzen ikasten dute.
  •    Zeharkako gaiak lantzen dituzte.


   Horren ondoren, 3-4 pertsonako taldeak egin eta Drive bat egin dugu PBL-an oinarritutako proiektu bat garatzeko. Horretarako, hiru puntu jarraitu ditugu, alde batetik, adina zehaztu, hau da, proiektua nori bideratuta egongo den zehaztea, bestetik, ziklo horretara dagokion curriculum-a irakurri eta Drivean jartzea. Azkenik, proiektua garatu curriculumean adierazitako eduki multzoak kontuan hartuz eta jorratuko dugun gaia kontuan hartuz. Erabakitako gaia bideo edizioa izan da.


   Uste dut oso metodologia eraginkorra dela, ikusi ahal izan dugunez dakartzan onurak asko baitira. Egia da, gaur egungo irakasleak ez dutela metodología hau erabiltzen, lan handia suposatzen duelako, baina, gure eskura dago gu etorkizuneko irakasle moduan nola funtzionatzen duen jakiteak eta praktikan jartzea, gure benetako helburua ikasleak ikas dezaten bada. Horretaz gain, uste dut gaur egun askotan kritikatzen dugula gaur egungo hezkunzta sistema, beraz, irakasteko modu honekin, etorkizunean gauzak alda ditzakegula deritzot.

2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

2015eko azaroaren 13a, barikua.

Gaurko klasean gauza askoren inguruan hitz egin dugu.

Lehenik eta behin Telefonikak egindako bideo bat ikusi dugu, non Espainan gailu elektronikoen inguruan dagoen erabilpenen ehunekoak agertzen ziren. Bideoa ikusi ondoren, horren inguruko iritziak partekatu ditugu, esaterako, arrigarria iruditu zaigu beste herrialde batzuekin konparatuz, hala nola, alemania eta amerikako estatu batuak, gailu elektronikoen erabilerari dagokionez Espainia horien gainetik egotea, nahiz eta haiekin konparatuz maila ekonomikoa baxuagoa izan.

Gero, big bang data terminoari buruz hitz egin dugu, horretarako, hiruko taldeak egin eta talde bakoitzeko drive bat sortu dugu bakoitzak bilatutako informazio bertan plazaratzeko. denbora izan dugu aurkitutako informazioa ondo antolatzeko eta irakaslea ikustera gonbidatzeko. Horretaz gain, hirukote batek aurkitutako informazioa azaldu digu eta horri laguntzeko aurkitu duten bideo bat erakutsi digute.

Horren ostean, sare sozialen erabilpenak ekar ditzakeen arriskuen inguruan aritu gara, bideo batzuk ikusi ditugu horretarako. Bideo horiek pentsarazi egin digute zergatik sare sozialetan gure bizitza partekatzen dugun eguneroko bizitzan jende aurrean egiten ez badugu. Horrekin batera, identitate digitala kontzeptua agertu da, guk interneten utzitako datuekin sortutako “profila”, alegia. Hori frogatzeko, gure izen abizenak sartu ditugu google-n ikusteko bakoitzak zein informazio mota utzi duen sarean, eta hortaz, besteek zer ikus dezaketen.

IDENTITATE DIGITALARI BURUZKO GALDERAK

  1. Zer da identitate digitala? Azaldu bere aspektuak

Identitate digitala guk interneten utzitako datuekin sortutako profila da, sarera igotako mezuen, argazkien, bideoen eta informazioen multzoa.

  1. Pentsa ezazu zer irudi ematen duzun Interneten. (erabiltzen dituzun aplikazioak, horietan daukazun perfila, publikatzen duzuna, bidaltzen dituzun mezuak eta abar). Zure irudi egokia islatzen duzu?

Egia esan, ez dut inoiz pentsatu sare sozialak erabiltzean transmititzen dudan irudian. Normalean erabiltzen ditudan aplikazioak Twitter, Facebook, Instagram eta Snapchat izaten dira, baina, gehienbat lagunak egiten dutena ikusi eta irakurtzeko erabiltzen dut, eta ez nire bizitza bertan kontatzeko. batzuetan egiten ditudan gauzei buruz idazten dut, edota leku batera joan eta bertan argazkiren bat ateratzekotan bertara igotzen dut, baina, gutxitan izaten da. Beraz, uste dut irudi egokia islatzen dudala, ez dudalako nire bizitza ez den zeozer bertan plazaratzen, gauza arruntei buruz idazten dut.

  1. Zure identitate digitala bizitza normalean daukazunarekin bat dator?

Uste dut bat datozela, izan ere, lehen aipatu dudan moduan, ez dut sare sozialak askotan erabiltzen, kontuak irekita daude, baina, gehienbat besteek egindakoa ikusteko eta irakurtzeko erabiltzen ditut. Eta normalean zeozer eskegitzen badut niri bizitza normalarekin bat datorren zeozerri buruzkoa izaten da.

  1. Zure identitate digitalak kezkatzen zaitu?

Gaurko klasera arte ez zen kezkatzen ninduen gauzetariko bat egia esan, baina, ikusitako bideoek asko pentsarazi naute besteek nigan izan dezaketen irudiaren inguruan nik eskegitako gauzak direla eta. Hala ere, interneten eta sare sozialetan egiten dudan erabilpena ikusita, uste dut lasai egon naitekeela, ez baitut ezer arrarorik igotzen.

  1. Eskolan identitate digitala landu beharko genuke? Zergatik? Nola?

Bai, uste dut oso garrantzitsua dela txikitatik horrelako gauzak erakustea, batez ere, haurrek ez dakitelako ordenagailuan ibiltzeak dakartzan arriskuei buruz eta inkontzienteki aritzen dira. Beraz, geroz eta lehenago hasi identitate digitala lantzen eskoletan, orduan eta arazo gehiago ekidin ahal izango dira nagusitzen doazen heinean. 

Klase honek asko pentsarazo dit interneten erabilerak dakartzan arriskuei buruz, ni normalean nahiko kontzienteki iniltzen naiz sarean zehar, baina, badirudi inoiz ez gaudela seguru eta beti dagoela zeozer ikasteko. Uste dut, gaur egungo gazteak ez direla kontziente gauza hauei buruz, eta guk etorkizuneko irakasle moduan ezinbestekoa deritzot holako gauzak jakin eta ikasleekin txikitatik lantzea, nagusitzen doazenean ustekaberik ez izateko, izan ere, nerabe askoren kasuak agertu dira albisteetan jendearekin hitz egin eta horiek bahitu izatea, edota arroparik gabeko argazkiak lortzea, eta hori ekiditzea ere gure esku egon liteke.